XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gizon oso zahar bat zegoen erdi lotan sonbreru zuri baten azpian.
Laurogei urtetik gora bota nion nik lehenengo begiratuan.
Hautsez betetako plastikozko lore hori eta zatar batzuek edertu nahi zuten mahaian eseri nintzen, bertan zeuden botila huts batzuk baztertu ondoren.
Kafearekin batera, erdilotan egondako agurea etorri zitzaidan, neure mahai berean esertzeko baimena eskatuz.
Baietz esan nion nik, bai bainekien kafea hartu eta ziztu bizian irtengo nintzela handik errepidera, ordura arte sekula edukitako aukera profesionalik onena betetzera.
Gainontzean, Don Armando, Tulum,
Alajaineta.
Hurbildu zitzaidan, beraz, bai hurbildu ere, gizon zahar hura.
Hanka-hutsik zebilen arren, dotorea ematen zuen:
Buruan benetako
Ezkerreko eskuan,
Izena Nikolas zuela aitortu zidan beste ezer baino lehen eta Xtabentum kopakada bat ordainduko ote nion galdetu zidan ondoren.
Horri ere baietz erantzun nion, neu ere izenez Nikolas bainaiz eta grazia egiten baitu ustez norberarentzat bakarrik asmatutakoa den izena, beste norbaiti ere badagokiola jakiteak.
Zer esanik ez, gainera, hain paraje galduetako Matusalen zahar bat baldin bada izen berorren jabea.
Nik betidanik izan ditut gogoko
Txetumalen dastatu ahal izan nuen estreinaldikoz: anisa eta eztia nahasiz egindakoa izaten da, logure apur bat ematen duen arren urdailerako bikaina, (...)